Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.
Antolatzailea:
Babeslea:
%100 online
Web plataforma 24 orduz eskuragai
Etengabeko tutoretza
Egitaraua - 15 ordu
Atal teorikoa.
I. Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa eta biolentzia mota desberdinak egungo gizartean.
Lehen atal honetan emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa aztertuko da ikuspuntu zabal batetik, sexu-bereizkerian oinarritzen den gaitz sozial honen mota desberdinak aztertuz: genero-indarkeria, biolentzia sexuala, biolentzia obstetrikoa, etab.
II. Onartutako lege eta tresna juridikoak.
Ikuspuntu sozio-juridiko batetik oinarrizko lege eta tresna juridikoak ikastea da helburu gai honetan. Horretarako, azken urteetan onartu diren legeak jorratuko dira (EAE erkidegoan, Estatuan eta Europa mailan), horien inguruan sortu diren polemikei erreparatuz.
III. Zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak.
Bigarren atala gainditu ondoren, kasu honetan argudio juridikoak lantzeko gaitasuna trebatuko da. Zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dira; ondoren, atal praktikoan Epaitegietako egungo zeregina hobeto uler dadin.
Atal praktikoa.
I. Epaitegietako egungo zeregina: salaketa, ibilbide prozesala eta Babes Agindua.
Kontzeptu teorikoak barneratu ondoren, atal praktikoari ekingo diogu. Kasu honetan, egungo Epaitegietako zeregina aztertutako da, salaketa aurkezten denetik epaia diktatzen den arte igarotzen den ibilbidea ezagutuz.
II. Prebentzioa eta esku hartzea: zerbitzu sozialak, hezkuntza, etab.
Azkenik, fenomenoa ikuspuntu global eta transbertsal batetik ezagutzeko jomugarekin, prebentzioaz eta esku-hartzeaz mintzatuko gara, gai honetan parte hartzen dutenen lana ezagutzeko eta eremu horietatik har daitezkeen neurriak aztertzeko.
Ane Fadrique Blanco
Epailea.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea, emakumeen aurkako indarkerian eskuduntza duena.
Zuzenbidean graduatua (UPV-EHU). Oinarrizko Eskubideei buruzko Unibertsitateko Graduondoa, giza-eskubideetan espezializatua.
Euskal Zuzenbide Zibilean eta Nafarroako Zuzenbide Zibilean aditua.
Demokraziarako Epaileen Elkarteko (Juezas y Jueces para la Democracia, JJpD) kidea. Hizlari gisa mahai-inguruetan parte hartzen du.
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko (ICAGI) kolaboratzailea. JJpDko Aldizkarian argitaratzen du.
Formakuntza ugari egin ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusian, besteak beste, formakuntza jarraitua genero ikuspegian, hizkuntza erabilera eta motibazioa ebazpen judizialetan, desgaitasuna duen pertsonen arloan, etab.
Atzerrian egonaldiak egin ditu europar epaileen formakuntza sarearekin, bai Portugalen (2019), bai Errumanian (2023) ere.